XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Susmurrak egiak atera itun: bi guda-gaztelu jaso bear zituztela-ta langille-eskeak asi itun.

Aurrean dauzkagun bi oietan, orduan asi zizkiteken bada lanak.

Len mendi zoragarriak ziranak, moztu zizkiteken, sator-zulo oiek egiteko.

Gizonaren arrokeriak itxusitu besterik etzizkin egin.

Len pake-leku zana, gizon iltzeko txismez leporaño bete eta guda-zulo egin.

Geroztik, len bezelako pakerik etzeok txoko ontan.

Gure baratzetan arakatzallerik etzaiguk palta.

Arrano-kabi oiek aurrerapen aundirik etziotek ekarri gure etxeari.

Danok anaiak omen gaituk, eta bakoitzari berea ezin eman.

Jainkoak aske egin zuan anai bat, bere menpeko jarri bear besteak.

Zapaltzalleak zabaltzen diguten ate-txulotik nai ta nai ez igaro bearra.

Orra zertaratu duten gure Euskalerri xarra.

San Markos ganean, mendiari izena ematen zion ermita txiki bat bauan.

Bota ziteken, baña berririk jaso ez.

San Markos ta Txoritokieta`n guda-gazteluak jaso bear zituztela-ta langille-eske bandua jo zutenean, ikustekoa uan emen.

Udaran eltxoa bezela, ura jendearen emana!.

Jakiña: lenbiziko, bidea zeukateken egin bearra.

Etzekit nundik azaldu zan ainbeste jende, baña laxter lardaskatu ziteken beren bide-legea, San Markos ta Txoritokieta`raño.

Inguru oetako itzai ta mandazaiak lan-aukera bazeukateken; or billatu ziteken beren Amerika.

Inguru oetako baserritar gazte jendea ere, berak ziotenez etxeko seme sobranteak, onera urbildu itun.